ASTOREK pilota-jardunerako ekipazio berria aurkeztu du ASPE eta ASEGARCE-rentzat

Arrasate, 2014ko apirilaren 29a. Astore etxeak gaur apirilaren 29an, asteartea, goizeko 11.00etan, Aspe eta Asegarceko pilotari profesionalen kamiseta berria aurkeztu du. Kamiseta horixe izango da datorren maiatzaren 4ko Eskuz Binakako Finalean erabiliko dutena. Aurkezpena Astore etxearen Arrasateko egoitzan izan da, eta bertan izan dira lau finalistak, Irujo-Barriola eta Olaizola-Aretxabaleta, kamiseta berriak erakusten Olaizola II-Aretxabaleta  eta Mtz. de Irujo-Barriolaren irudiak Horiekin batera aurkezpenean parte-hartu dute Iñigo Salbideak, Asegarcetik, eta Iñaxio Errandoneak, Aspetik.

Astore etxeak pilotarako kolekzio berria aurkeztu du, hala: pilota-jardunerako egokiak, mugikortasunerako aproposak eta kirolarien erosotasunari begira jositakoak. Horretarako ehun berritzaileak erabili ditu Astorek.
Astore etxeak zehaztu bezala, Aspe nahiz Asegarcerentzat sorturiko kamiseta berriak Active Dry Poliester ehunez eginak dira, alboetan ehun aireztagarriekin eta besoetan patroi bereziekin, pilotarien mugikortasunaren menera sorturikoak.
Asperentzako kamisetaren kasuan, datorren maiatzaren 4ko finalean Irujok eta Barriolak jantziko duten kamiseta, alegia, diseinu berezia izango du: soiltasunean eta marren purutasunean oinarriturikoa, ebaketa kurboekin, betiere mugimendua islatu nahian. Gainera, kutsu “retro”-a eman nahi izan diote, hasieretako esentzia berreskuratze aldera.

Asegarceren kasuan, Olaizolak eta Aretxabaletak erakutsiko dute kamiseta berria: alboetan grafika bereziekin, paparrean marka duela eta pilotariaren gorputza nabarmentzen duen patroiarekin. Forma geometrikoak izango ditu, mugimendua islatze aldera.
Praken kasuan, Astore etxearen ohiko praken bertsio berritua aurkeztu da, 20 urte merkatuan daramatzan praka arrakastatsua baita. Lycra-poliester bidez eginiko prakak dira, gomazko gerrikoarekin eta poltsikoekin, eta elastikotasun handiarekin, pilotariaren mugimenduen menera.

Kolekzioa ixteko kaleko kamiseta aurkeztuko da, algodoiz eginikoa, gorri eta urdin koloretan. Horrekin batera, algodoizko sudadera, txapela beltzarekin, eta diseinu minimalista duena.
Kolekzio berria ohiko dendetan salgai egongo da apirilaren 29tik aurrera.
Astore, pilotari atxikiriko marka
Kolekzio berri honekin, Astorek pilota munduarekiko atxikimendua sendotuko du, hasieretatik elkarrekin bidelagun joan baitira. 1988an sortu zenetik, Astorek 25 urte baino gehiago darama kalitate goreneko kirol-jantziak sortzen. Pilotan ditu erroak Astorek, eta kirol honen estetik eta izaerari atxikirik sortu du bere nortasuna.

Erroak ondo iltzaturik, urterik urte berritzen eta ekarpenak egiten hazi da Astore etxea, ehun berriak, kirol berriak landuz, eta, betiere, autentikotasunari eutsiz.

2019/03/22

GALERÍA

Azken albisteak

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

2025/09/14

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

Zabala-Mariezkurrena II.ak 22-15 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Iruñeko Nafarroa Arenan.

Dario-Eskirozek irabazi dute 2025eko CaixaBank Serie B Mastersa

2025/09/13

Dario-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte P.Etxeberria-Morgaetxebarria Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Zabala-Mariezkurrena II.a eta Altuna III-Imaz CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

Bi bikoteek Elordi-Albisu eta Jaka-Zabaleta gainditu dituzte finalerdietan, eta igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute.

CaixaBank Serie B Masterseko finala hartuko du Altsasuk

2025/09/10

CaixaBank Serie B Masterseko finala hartuko du Altsasuk

Larunbat honetan CaixaBank Serie B Masterseko finala jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store