Urtero lez, Asegarceko pilotariek egonaldi-batzarra egingo dute atseden hartzeko, pilotalekuetatik at elkarren arteko harremanak sendotzeko eta zenbait ekintza eta hitzaldietan parte hartzeko. Aurten ekainaren 15, 16, 17 eta 18an Orioko Aisia Orio Hotel Bainuetxean izango dira Asegarceko pilotari guztiak, talde teknikoa eta enpresako zuzendaritzako kideak. Lau egunotan hainbat gauza egingo dute pilotariok: ariketa fisikoak hondartzan, jolas ezberdinak polikiroldegi eta pilotalekuan, herriko pilota eskolako mutiko-neskatxoekin egon, etabar. Birika eta bihotzeko reanimazioari buruzko hitzaldi bat bat ere Izango da Asegarceko medikua den Iñigo Simonek eta Samaniego sendagileak emanda. Egonaldia osteguneko 15:30 etan bukatuko da.
2013/02/26
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA