ASEGARCEK MARCO REAL-EKO DESAFIOA IRABAZI DU ETA HORREKIN BATERA JOKOAN ZEUDEN 1.200 BOTILA

Hirugarren partidurarte ez du Asegarcek itxaron egin behar Marco Real desafioa irabazteko, izan ere, eskuz banakako lehendabiziko partiduan Olaetxeak 22-17 irabazi dio Merino I.ari, eta binakako neurketan Berasaluze VIII.a-Begino 22-18 garaitu dituzte Gonzalez eta Laskurain.

Lehen neurketan Olaetxeak bere airezko jokoari atera dio etekina baita behar izan denean botez aritzeari ere.
21-12 egon da irabazten baina aurkariak bere joaz baliatuz markadorea estutu du. Azkenean Merinoren huts batek eman dio garaipena Lizartzako pilotariari.

Binakako partiduan nahiz Berasaluze VIII.a zein Begino ondo aritu dira opari dezente egin arren. Hala eta guztiz ere Pablok lortu dituen 13 tanto erabakigarriak izan dira.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

2026/02/07

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

Peña II-Imazek 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Tafallan, eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-18 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Amorebieta-Etxanon. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

2026/02/04

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 27an hasiko diren Binakako Serie B Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

2026/02/01

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

Peña II-Imazek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

2026/01/31

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

Jaka-Iztuetak 22-12 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Idiazabalen, eta Laso-Albisuk 22-17 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Gernikan. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store