ASEGARCEK, ASPEK, ESKUZKO PILOTA ENPRESEN LIGAK ETA ETBK, PILOTA ERRETRANSMITITZEKO AKORDIOA BERRITU DUTE

Euskal Telebistak pilota emanaldiak egiteko akordioa berritu du Asegarce, Aspe eta Eskuzko Pilota Enpresen Ligarekin. Hitzarmena hiru urterako da eta urte bat gehiagora luzatzeko aukera dago. ETBren Iurretako egoitzan egin den ekitaldian Andoni Ortuzar EiTBko zuzendaria nagusia, Pedro Garcia Asegarceko ordezkaria, Aspeko Fernando Vidarte eta Eskuzko Pilota Enpresen Ligako (LEP.M) Santiago Vazquez egon dira.
ETBk pilota enpresekin zuen hitzarmena otsailaren 20ean amaitzen zen eta orain hitzartutakoarekin datozen hiru urteetan pilota emanaldiak egiten jarraituko du. Urtero 109 jaialdi eskainiko ditu ETBk, baita Asegarce eta Aspe enpresek antolatu ditzaketen beste jaialdi berezi batzuk. Gaur sinatutako akordioaren arabera, torneo eta txapelketetako final guztiak Euskal Telebistan izango dira ikusgai.
Honenbestez, Euskal Telebistak eta pilotak elkarrekin jarraituko dute. Orain arte bezala, emanaldiak ostiral gauetan eta igande arratsaldetan egingo dira, uda parteko jaialdietan salbu; horiek aste barruan ere eman daitezke, beharren arabera.
Akordioa sinatu dutenak gustura agertu dira lortutako hitzarmenarekin.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store