Artolak izterreko lesioa gainditu du, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketa jokatuko du

Iñaki Artolak ondo bukatu du gaur goizean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan egindako proba, eta igandean Ezkurdiaren aurka jokatuko du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-zortzirenetan.

Iñaki Artola eskuin izterrean zuen lesiotik osatu da, eta igandean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan izango da, Ezkurdiaren aurka 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketa jokatzeko.

Alegiako aurrelariak ordubete inguruko proba egin du gaur goizean Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, eta proba amaitu ondoren gustora eta prest agertu da igandean jokatzeko.

Iñaki Artolak min hartu zuen eskuin izterreko barrualdean pasa den irailaren 27an, Logroñoko Adarragan, Salaverri II.arekin batera Zabala-Zabaletaren aurka jokatzen ari zenean San Mateo Torneoan. Lesioa gaindituta, Artola prest dago 4 1/2 Eusko Label Txapelketa jokatzeko.

2024/10/11

Azken albisteak

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store