Artolak eta Elezkano II.ak aurrera egin dute Eusko Label 4 ½ txapelketan (22-15) (22-13)

Azkoitiako Gurea pilotalekuak Eusko Label 4 ½ ko partida bi hartu ditu gaur arratsaldean.

Aurrenekoan, Artolak 22-15 gainditu du Peña II.a 45 minutu iraun dituen 194 pilotakadako partidan. 11 tanto egin ditu alegiarrak eta 5 galdu ditu. Tolosarrak hamar egin ditu baina 11 galdu.

Eta jaialdiko bigarren partidan, Elezkano II.ak 22-13 irabazi du Zubizarreta III.aren aurka. Ongi hasi du partida zaratamoarrak (5-0) baina kolpean partida berdintzea lortu du Ataungo aurrelariak (6-6). Markagailuan berdintsu jarraitu dute tarte baten baina Elezkano II.ak zazpi tanto jarraian eginda, norgehiagoka haustea lortu du.

Azkoitiako hirugarren eta azken partidan, Zabalak 22-16 irabazi du Salaberriaren aurka, beraz, Promozio mailako final zortzirenetako azken kanporaketa erabakita geratu da Zabala-Larrazabalen arteko partidarekin.

2020/12/05

Azken albisteak

Ekainaren 20an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2025/06/03

Ekainaren 20an, Etxarri-Aranatzen ekingo dio Torneoari Baikok, eta Urrestillan Aspek. Finalerdiak uztailaren 4an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Eskirozek Baikorekin duen kontratua berritu du

2025/06/03

Eskirozek Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Iosu Eskiroz akordio batera iritsi dira eta beste hiru urtez luzatu dute kontratua.

Artolak azken txanpara arte eutsi dio Buruz Buruko finalari

2025/06/01

Artolak azken txanpara arte eutsi dio Buruz Buruko finalari

Artolak 22-19 galdu du Altuna III .aren aurka Bizkaia Frontoian jokatu duten Buruz Buruko Txapelketako finalean

Kolitza taldeak Ganekogorta kanporatu du Bizkaia Torneoko final-laurdenetan

2025/05/31

Kolitza taldeak Ganekogorta kanporatu du Bizkaia Torneoko final-laurdenetan

Kolitzak 2 partida irabazi dizkio Ganekogortari Orozkon, eta ekainaren 14an Durangon jokatuko den finalerdirako sailkatu da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store