Artolak Baikorekin duen kontratua berritu du

Iñaki Artola oso pozik azaldu da bi urtez kontratua luzatu ondoren Baiko Pilotarekin.

Alegiako aurrelariak azaldu duenez, “oso pozik nago lortutako akordioagatik eta nigan erakutsitako konfiantzagatik”.

Egungo 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzear egon da Iñaki Artola, eta larunbat honetan bertan estreinatuko du kontratua Tolosako Beotibarren, 4 1/2 Promozio Txapelketako finalaren aurreko partidan. Bertan, bikotea osatuko du Albisurekin batera, Elezkano II-Rezusta bikotearen aurka jokatzeko.

Artolak Baikorekin duen kontratua berritu du

2023-11-08

Iñaki Artola oso pozik azaldu da bi urtez kontratua luzatu ondoren Baiko Pilotarekin.

Alegiako aurrelariak azaldu duenez, “oso pozik nago lortutako akordioagatik eta nigan erakutsitako konfiantzagatik”.

Egungo 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietara sailkatzear egon da Iñaki Artola, eta larunbat honetan bertan estreinatuko du kontratua Tolosako Beotibarren, 4 1/2 Promozio Txapelketako finalaren aurreko partidan. Bertan, bikotea osatuko du Albisurekin batera, Elezkano II-Rezusta bikotearen aurka jokatzeko.


Azken albisteak

Dariok bere lehen puntua lortu du Buruz Buruko Txapelketan

2024-04-13

Dariok bere lehen puntua lortu du Buruz Buruko Txapelketan

Dariok 22-17 irabazi dio Zabaletari Labriten jokatu duten final laurdenetako ligako partidan. Serie B Txapelketan, Zubizarreta III .ak 22-21 gainditu du Salaberria.

Elordik garaipenarekin estreinatu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako liga

2024-04-13

Elordik garaipenarekin estreinatu du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako liga

Elordik 22-20 irabazi dio Zabalari Gasteizko Ogetan, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako liga hasieran. Serie B Txapelketan, Larrazabalek 22-16 garaitu du Aldabek.

Gasteizek Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako liga irekiko du

2024-04-10

Gasteizek Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako liga irekiko du

Ostiral honetan Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko da Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Larunbatean Iruñeko Labriten txanda izango da, eta igandean Eibarrera joango da Txapelketa.

Salgai daude San Fermin Torneorako sarrerak

2024-04-09

Salgai daude San Fermin Torneorako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2024 Torneorako sarrerak salgai jarri dira. Aurten uztailaren 5ean hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.

4 1/2 San Fermin Torneoaren finala beti bezala uztailaren 7ko goizean ospatuko da, eta aurtengo nobedade bezala Nafarroa Arenan jokatuko da. Horretarako, Iruñeko erdigunetik aterako den joan-etorriko autobus-zerbitzu bat ezarriko da.

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store