Artola-Rezustak hirugarren garaipena erdietsi dute Beotibarren (22-10)

Tolosako partidak itxi du Masters CaixaBank txapelketako hirugarren jardunaldia. Beotibarreko neurketak orain arteko bi bikote onenak jarri ditu aurrez aurre, Artola-Rezusta batetik eta Peña II-Martija bestetik.

Abiadura handiko norgehiagoka jokatu dute lau pilotariek eta amaierako emaitzak adierazten duena baino parekatuagoa izan da. Artolarena eta Rezustarena izan da aginte makila eta Alegiko aurrelariak 14 tanto bukatu ditu. Peña II eta Martija partidari eusten saiatu dira baina tantoak gorrien aldekoak izan dira.

Hasieran parean ibili dira (2-1, 3-2, 3-5) baina zazpi tanto jarraian eginda, gorriek tartea egin dute markagailuan (10-6). Hortik aurrera abantailari eutsi diote Artolak eta Rezustak eta hamabostgarren tantoa egin ondoren 22.era jarraian joan dira.

Jaialdiko lehenengo partidan Dario-Untoriak 5-22 irabazi dute Arretxe II-Erasunen aurka.

2020/07/13

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store