Arteaga II.ak eta Salaberriak indarrak neurtuko dituzte gaur gauean Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalerdietan

Axier Arteagak Iker Salaberriaren aurka jokatuko du gaur gaueko 22:00etatik aurrera Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalerako txartelaren bila.

Arteaga II.ak 2017an lortu zuen txapela, eta aurtengo finalerdietara ere gogotsu iritsiko da, joan den asteburuan Zabala 22-7 gainditu ostean. Salaberriak zerbait gehiago sufritu behar izan zuen Irungo jaialdi horretan bertan Erasun kanporatzeko, baina Goizuetako aurrelariak ondo bideratu zuen norgehiagoka eta finalerdietara iristea lortu du profesionaletan egin duen aurreneko urtean.

2020/11/20

Azken albisteak

Abuztuaren 5ean hasiko da Gasteizko Andre Maria Zuria 2025 torneoa

2025/07/15

Abuztuaren 5ean hasiko da Gasteizko Andre Maria Zuria 2025 torneoa

Torneoa abuztuaren 5ean, asteartean, hasiko da eta finalak 8an jokatuko dira. Edizio honek bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: A seriea eta B seriea

Peña II-Mariezkurrena II.a 2025eko San Fermin Torneoko txapeldunorde geratu dira

2025/07/14

Peña II-Mariezkurrena II.a 2025eko San Fermin Torneoko txapeldunorde geratu dira

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-11 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka 2025eko San Fermin Torneoko finalean. P.Etxeberria aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. San Fermin Serie B Torneoan Jaka-Ugartemendia geratu dira txapeldun Agirre-Eskiroz 22-14 gaindituta, eta Jaka aukeratu dute pilotari onena.

Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka

2025/07/13

Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka

Hirutik hiru partida irabazita, Baiko nagusitu da gaur arratsaldean Labriten jokoan egon den Urzante Erronkan.

Peña II-Mariezkurrena II.a San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

2025/07/12

Peña II-Mariezkurrena II.a San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-17 irabazi diete Artola-Iztuetari, eta asteleheneko finalean izango dira. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte De la Fuente-Gabirondo, eta finalerako sailkatu dira.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store