Arteaga II.ak Buruz Buruko 2020 Promozio mailako txapela jantzi du Beotibarren (12-22)

Axier Arteagak Buruz Buruko Promozioko bere bigarren txapela jantzi du gaur arratsaldean Beotibarren, Elordiren aurka, 12-22 irabazi ondoren.
Partidaren erdialdera iritsi bitartean gogotik egin behar izan du lana Lasarte-Oriako aurrelariak baina lehenengo atsedenaldira aurretik iritsi eta gero (10-12), gora egin du Arteaga II.ak eta 11 tanto egin ditu kolpean.
Elordik partida hasiera ona egin baldin badu ere, hamargarren tantotik aurrera ezin asmatuta aritu da eta azkenean beste bi baino ez ditu erdietsi. Azkenean garaipena eta txapela Arteaga II.arentzat.

Emaitza: Elordi 12-22 Arteaga II
Partidaren iraupena: 51 minutu
Pilotakadak: 209
Berdinketak: 1-1, 4-4, 5-5, 6-6, 10-10
Gorriz (Elordi): 8 tanto egin ditu eta 13 galdu
Urdinez (Arteaga II): 9 tanto egin ditu eta 4 galdu
Lehenengo partida: Agirre-Albisu 15-22 P.Etxeberria-Zabaleta
Hirugarren partida: Alberdi-Ibai Zabala 16-18 Salaberria-O.Etxebarria

2020-11-28

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store