Iker Arretxek, Arretxe II.ak, uztailaren 31n, ostiralean, amaituko du Baikorekin batera eginiko ibilbidea. Aiegin azken partida jokatuko du Salaverri II.arekin Dario-Garmendiaren aurka. Luzaideko aurrelariak 2005eko ekainaren 11n egin zuen debuta Labriten, eta 15 denboraldi egin ditu orain arte pilotari profesional gisa Baikoren baitan.
750 partida baino gehiago jokatu ditu eta inoiz 8 partida jarraian ere kateatu izan ditu. Arretxe II.ak bi aldiz irabazi zuen Bigarren Mailako Binakako Txapelketa (2006 eta 2010), eta Bigarren Mailako 4 1/2ko txapelduna izan zen bere debuteko urtean. Urte guzti hauetan egindako lana eta profesionaltasuna eskertu eta etorkizun oparoa eskeini nahi diogu Iker Arretxeri, Arretxe II.ari.
2020/07/28
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA