Arretxe II.ak bere aurka ezer gutxi erakutsi duen Beginori irabazi dio

Iker Arretxek EPELn Eskuz Banakako Txapelketako hamaseirenetan sartu da gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan Begino erraztasun osoz (8-22) irabazita.

Nahiz eta pilota astintzeko indar handiaren jabe izan, Auzako pilotariak huts dezente egin ditu, batez ere, ezkerreko hormako goiko marratik gora pilotakada franko bidaliz.
Gainera, Arretxe II.ak atzealdean erakutsi duen defentsa itzelak, eragin handia izan du Auzako pilotariaren jokoan, izan ere, aurrean tantoak bukatzerako orduan, falta izan dira batzuk.

Luzaideko pilotariak defentsa zein erasoan, primeran jokatu du eta ohiko jokaldiak egin ditu, halaber, boleak, gantxoak eta abar. Sakeekin ere min handia egin dio aurkariari, lortutako bostetaz aparte, batzuk oso baztertuak izan dira eta.

Datuak:
179 pilotakadak.
38 min.
Begino: sakerik ez
Arretxe II: 5 sake
0-4 1-9 2-10 6-11 7-18 8-22

Rico IV.aren erakustaldia

Promozioko Banakakoan, 10-22 irabazi dio Jorge Ricok Apraizi, piloteoan zein airezko jokoa ondo menperatzen duela garbi utziz. Ceniceroko pilotariak sotamanoz, boleak, gantxo eta hormabikoen bidez menperatu du Gernikako atzelaria.

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisuk indartsu jarraitzen dute

2025/12/28

Laso-Albisuk indartsu jarraitzen dute

Laso-Albisuk 22-10 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Gasteizko Ogetan, eta bosgarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Logroñoko Adarragan partida estu batean

2025/12/27

Jaka-Iztuetak 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Logroñon. Serie Bn Darío-Lozak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

2025/12/27

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak ezin izan dute markagailua irauli

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-19 galdu dute P.Etxeberria-Rezustaren aurka Barañainen. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

2025/12/25

Artola-Imazek galdu egin dute 6. jardunaldiaren hasieran

Artola-Imazek 22-6 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Eibarren. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store