ARRETXE II.A “LEHIATZEA EDERKI GOGOKO DUT”

Arretxe II.ak eta Ibai Zabalak Asegarceko ordezkari eran eta Olazabalek eta Arrutik Aspe enpresaren partetik, Beasaingo Antzizar pilotalekuan bat egin dute arratsaldean datorren ostiralean jokatuko duten Promozio Txapelketako finalerdiko pilotak aukeratzeko.
Arazorik ez da izan eta bi bikoteak konforme geratu dira otarrean aurkitutako pilotekin.

Ekitaldia bukatu eta gero, asegarce.com Iker Arretxerekin mintzo da eta hauexek dira pilotari nafarraren adierazpenak.

“Pilota politak hartu ditugu, bote dutenak eta eskuetan ondo sartzen direnak.
Partidua erabat irekia da, eurek elkarri ondo ulertzen diote eta neurketa zaila izango da.
Hemen, lehen mailan ez bezala, galtzekotan jai duzu, etxera joan behar zara.
Nik uste dut gakoa indartsu ateratzea izango dela, gero partiduaren nondik norakoaren arabera jokatu behar dugun arren.
Guk elkarri ederto konpontzen diogu, asko hitz egiten dugu kantxan eta gainera oso harreman ona dugu.
Aipatzen dizkidazuen jokatu ditudan finalei buruzko datuak zuzenak dira, hots,
2006an txapeldun izan nintzen eta 2008an berriz, txapeldunordea izendatu nion nire buruari. Ostiraleko partidua irabaztekotan hirugarren finala izango litzateke. Guk partidu guztiak irabazteko jokatzen dugu eta niri behintzat, ederki gogoko dut lehiatzea”.

Arretxe II-Ibai Zabala: 104,3-104,9-103,9 gr.
Olazabal-Arruti: 104,8-104,9-104,6 gr.

Baita Urretxun ere

Bestalde Urretxun, Saralegi-Eskudero eta Aritz Lasa-Merino izan dira pilotak hautatzen, Beasainen bezala, Promozio Txapelketako finala jokatzeko aukera emango dieten beste finalerdirakoak alegia.
Asegarcekoek 106,4-106,1eta 105,3 gramoko lotea bereiztu dute, Aspekoek 103,7-106,7 eta 103,4 gramokoa aukeratu duten bitartean. Azken hauen pilotak biziagoak eta irteera geihagokoak omen dira.

2019/05/13

GALERÍA

Azken albisteak

P.Etxeberriak 4 1/2 Eusko Label Txapelketa irabazi du

2025/11/16

P.Etxeberriak 4 1/2 Eusko Label Txapelketa irabazi du

P.Etxeberriak kaiolako bere lehen txapela irabazi du Bilboko Bizkaia Frontoian 22-11 Zabalari irabazita.

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

2025/11/13

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Martxel Iztueta akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

2025/11/12

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

2025/11/11

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

Azaroaren 21ean hasiko den 2026ko Binakako Txapelketaren lehen itzuliaren datak eta tokiak zehaztuta daude. Beasainek, Logroñok, Agoitzek eta Tolosak hartuko dituzte 1. jardunaldiko jaialdiak.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store