ARRETXE II.A “ILUSIOZ GAINEZKA NOA FINALA JOKATZERA”

Iker Arretxe eta Asier Berasaluze Labriten bildu dira gaur goizean larunbatean jokatuko duten bigarren mailako eskuz banakako finalerako pilotak aukeratzeko.
Arazorik ez da izan eta biak pozik geratu dira aukeratutako pilotekin.
Berasaluzerenak gehiago ibiltzen dira eta bizitsuagoak omen dira, nahiz eta Arretxerenak motelak ez izan.
Luzaidetarrak finala jokatzeko irrikitan dagoela aitortu du “Ilusio handia daukat finala jokatzearren eta larunbata noiz iritsi zain nago”. Partidari buruz zera esan du Ikerrek “Berak oso ondo sakatzen du eta tantua azkar bukatzen du. Ni sakeari eusten saiatuko naiz eta ondorengo piloteoan tantua luzatuko dut bukatzeko aukera ikusi arte. Asierren puntu ahula bere ezkerra da ez baita goi mailakoa”.

Arretxe II.a: 103,1-104 gramo.
Berasaluze IX.a: 105,4-103 gramo.

3. postu baliotsua

Belokik eta Gonzalezek jokatuko duten 3. eta 4. postuetarako neuketa ez da nolanahikoa. Datorren urteko txapelketarako balio handiko norgehiagoka da, hirugarren postua lortzen duenak aurtengo txapeldunordearen aurka jokatuko baitu finalaurdenetan. Laugarrenaz jabetzen denak aldiz, txapeldunaren kontra jokatu beharko du.
Labriten izandako pilota aukeraketa lasaia izan da eta bi protagonistak ados geratu dira otarrearekin.
Belokik hautatutako pilotak ondo dabiltza azpitik eta Gonzalezenek bote eta irteera gehiago dute.

Beloki: 105,1-104,4 gramo.
Gonzalez: 104,1-104,8.

2019/03/22

Azken albisteak

Artolak haustura du atzamarrean

2026/01/26

Artolak haustura du atzamarrean

Iñaki Artolak laugarren hatzeko falange distalaren haustura du.

Peña II-Albisuk garaipena eskuratu dute Nafarroa Arenan

2026/01/25

Peña II-Albisuk garaipena eskuratu dute Nafarroa Arenan

Peña II-Albisuk 22-14 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Artola-Imazek lau punturekin jarraitzen dute Binakako Txapelketan

2026/01/24

Artola-Imazek 22-6 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak seigarren puntua poltsikoratu dute

2026/01/24

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak seigarren puntua poltsikoratu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Hendaian, eta Jaka-Iztuetak 22-19 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Getarian. Serie Bn Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store