Larunbat honetan Iker Arretxe eta Julen Retegi aurrez aurre berriz egongo dira hitzordu garrantzitsu batean. Oraingo honetan aurrelari gazte biek Asegarceko bigarren mailako Eskuz Banakako finalerdia jokatuko dute Iruñako Labrit pilotalekuan. Partida honetako irabazleak eskutik gertu izango du bigarren mailako txapela zeren Aspeko finalistaren kontra jokatuko du finala.
Garaipen bana
Orain arte pilotari biak bi aldiz egon dira aurrez aurre eskuz banaka partida batean eta garaipen bana lortu dute. Lehendabizikoan Asegarceko Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdietako ligaxkan izan zen, hartan Retegi Bik 21 eta 22 irabazi zuen. Bigarrenean Txapelketa berbera honetako finalean izan zen eta orduan Arretxe II.ak txapela lortu zuen 22 eta 12 irabaziz. Zalantzarik gabe aukera bikaina izango da hau, norgehiagoka hunkigarri bat ikusteko zeren pilotari biak hil ala bizi aterako dira garaipena lortzeko. Partida hau Tele 5eko Fronton saioan ikusiko da arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA