Arratsaldean jarriko dira salgai Olaizola II.aren agurreko partidetarako sarrerak

Goizuetako aurrelariak agurreko hainbat partida jokatuko ditu datozen asteetan Euskadi, Nafarroa eta Logroñoko hiriburu nagusietan. Azkena bere jaioterrian jokatuko du, Goizuetan.

Irailaren 24an, Logroñoko San Mateo ferian Olaizola II-Mariezkurrena II.ak eta Jaka Albisuk jokatuko dute elkarren aurka. Finalerdi hau gaindituz gero, aurrelari nafarrak Logroñon jokatuko luke berriro, bi egun geroago.

Urriaren 2an Olaizola II.a Donostian izango da, Zabaletarekin batera, Altuna III-Imaz bikotearen aurka Atanon.

Urriaren 17an Olaizola II.ak, Albisu lagun duela, Urrutikoetxea-Imazen aurka jokatuko du Bilboko Bizkaia Frontoian.

Urriaren 23an Olaizola II-Mariezkurrena II, Laso-Arangurenen aurka neurtuko dira Labriten.

Urriaren 31n, Olaizola II.a eta Mariezkurrena II.a Gasteizko Ogetara itzuliko dira, Jaka-Aretxabaletaren aurka jokatzeko.

Sarrerak entradasfronton web orrialdean erosi ahal izango dira gaur arratsaldean hasita.

Pilotazaleek Aimar Olaizola azken aldiz zuriz jantzita ikusteko azaldu duten interes handia dela eta, litekeena da, egun hauetan partida gehiago ere jokatzea aurrelari nafarrak.

Agurreko partida hauen ondoren, Aimar Olaizolak bere jaioterrian, Goizuetan, jokatuko du bere azken partida pilotari profesional bezala. Pilotalekuaren edukiera txikia dela eta, eta oraindik pandemiaren erdian, ez da sarrerarik jarriko salgai eta bertara gonbidapen bidez sartu beharko da.

2021/09/18

Azken albisteak

Binakako Txapelketako finalerdietako tokiak eta datak

2026/01/15

Binakako Txapelketako finalerdietako tokiak eta datak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 28an hasiko diren 2026ko Binakako Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/14

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/13

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.

Laso-Albisu mantienen su ventaja

2026/01/11

Laso-Albisu mantienen su ventaja

Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store