Andoni Aretxabaletak amaiera emango dio bere pilotari profesional ibilbideari

Markina-Xemeingo atzelaria Binakako Txapelketako finalista izan zen 2014an, eta zortzi aldiz parte hartu du Binakako Txapelketan.

Aretxabaletak 18 urterekin egin zuen debuta 2011ko uztailaren 17an Pilotaren Unibertsitatean eta ordutik 396 partida jokatu ditu.

Baiko Pilotarekin gaur egun duen kirol-kontratuaren amaieraren gertutasunak eta duela gutxi entrenamendu batean pilota baten kolpearen ondorioz bere ezkerreko eskuko laugarren hatzean izan duen lesioak, ebakuntza-gelatik pasatzera behartzen duenak, Aretxabaleta pilotari gisa bere ibilbide profesionalari amaiera emateko erabakia hartzera bultzatu dute.

Andoni Aretxabaletari duela hiru urte atzamarrean jarritako inplantea hautsi zaio, eta ebakuntza egin behar diote, artikulazio interfalangiko distaleko artrodesia berriro egiteko.

Andoni Aretxabaletak agur esateko aukera izango du urriaren 22an Bizkaia Frontoian kide, lagun eta familiaz inguratuta.

2022-09-29

Azken albisteak

Eibarren eta Markina-Xemeinen helburu ezberdinak izango dira jokoan asteburu honetan

2025-01-22

Eibarren eta Markina-Xemeinen helburu ezberdinak izango dira jokoan asteburu honetan

Larunbatean Markina-Xemein laugarren posturako borrokaren lekuko izango da. Igandean Eibarren, ostera, Laso-Iztueta lidergoa sendotzen saiatuko dira eta Altuna III-Aranguren play-offetara lotzen ahaleginduko dira.

Hendaiak eta Iruñeak emango diote hasiera Binakako Txapelketako 11. jardunaldiari

2025-01-21

Hendaiak eta Iruñeak emango diote hasiera Binakako Txapelketako 11. jardunaldiari

Ostiralean Hendaian, eta larunbatean Iruñean, Txapelketako hamaikagarren jardunaldiko jaialdiak izango dira.

Peña II-Albisuk garaipen baliotsua lortu dute Bilbon

2025-01-19

Peña II-Albisuk garaipen baliotsua lortu dute Bilbon

22-15 irabazi diete Laso-Iztuetari Bizkaia Frontoian eta sailkapen ligan hirugarren puntua eskuratu dute

Ezkurdia-Rezustak eta Elordi-Zabaletak irabazi dute Iruñean eta Mungian

2025-01-18

Ezkurdia-Rezustak eta Elordi-Zabaletak irabazi dute Iruñean eta Mungian

Ezkurdia-Rezustak 22-11 irabazi diete Altuna III-Arangureni Labriten, eta Elordi-Zabaletak 22-18 gainditu dituzte P.Etxeberria-Martija Mungian.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store