Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Unai Amiano Berako pilota klubean hasi zen, geroago Añorgan jarraitu zuen, eta azken urteak Tolosan egin ditu, Tolosa Aurrera Pilota Elkartean. Azken urtean emaitza onak lortu ditu irundarrak, eta besteak beste, Mallabiko Biharko Izarrak, Espainiako Txapelketa, Errege Kopa eta Lezamako Torneoa irabazi ditu.

Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren esanetan, “Unairen gauzarik azpimarragarriena, duen kolpea da. Eta lan asko eginez errematea asko hobetzen ari da.”

Amianok bi urterako sinatu du Baiko Pilotarekin eta irailean debutatuko du geroago ezagutzera emango den data batean. Pozik agertu da Baikok eskaintzen dion aukera honegatik.

2025/07/01

Azken albisteak

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store