Olaizola II-Zabaletak atzo Lezaman irabazita, Altuna III.ak eta Imazek beste hainbeste egin beharra zuten gaur Lekeition. Irabazten hasi diren arren (3-1), kosta egin zaie berriro aurretik jartzea (18-17). Ordura arte, Peña II-Rezusta izan dira jaun eta jabe, eta bost tantoko aldea izatera iritsi dira partida oso aurreratua zegoenean (12-17). Baina gorrien oldarraldiak, zortzi tanto jarraian eginda, Altuna III-Imaz partidan sartu ditu eta azkenean irabaztea lortu dute (22-20).
Emaitza: Altuna III-Imaz 22-20 Peña II-RezustaPartidaren iraupena: Ordu 1 eta 17 minutuPilotakadak: 687Berdinketak: 1-1, 3-3, 17-17Gorriek (Altuna III-Imaz): 12 tanto egin dituzte eta 9 galdu Urdinek (Peña II-Rezusta): 11 tanto egin dituzte eta 10 galdu Lehenengo partida: Agirre-Ibai Zabala 22-16 Elordi-Garmendia
2020-09-21
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA