Altuna III-Imaz eta Olaizola II-Zabaleta bikoteen garaipenak Azpeitian eta Markinan, hurrenez hurren

Lehen jardunaldian bertan behera geratu zen norgehiagokak lekua aurkitu du gaur gauean Azpeitiko Izarraitzen. Emaitza honekin, Masters Caixabankeko lidergoan berdinketa egon zitekeen zalantza argitu da. Ezkurdiak eta Arangurenek Artola-Rezustak orain arte lortutako 3 puntuak berdintzeko aukera zuten, baina ezin izan dute irabazi. 

Altuna III-Imaz aurretik joan dira partida osoan zehar. Berdinketa bakar bat ere ez da izan markagailuan eta norgehiagokak aurrera egin ahala, aldeak gora egin du urdinen alde. Lehen atsedenaldian markagailua 04-12koa zen eta bigarrenean urdinak 05-18raino zihoazen. Partida 08-22 amaitu da Altuna III-Imazen alde.

Markinan, Elezkano II-Aretxabaleta Olaizola II-Zabaleta baino beharrizan handiagoarekin iritsi dira txapelketako laugarren jardunaldiaren hasierara. Sailkapen ligaxka luzea izan arren, 14 jardunaldi dira, puntuatu gabeko lau partidek kalte handia egin dezakete finalerdietarako bidean. Saiatu diren arren, gorriek bigarren garaipena jarraian lortu dute. Azkenean, 22-11 Olaizola II-Zabaletaren alde. 

2020-07-18

Azken albisteak

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store