Albisu, Ataungo zartailua

Berasaluze VIII.ak eta Albisuk,  Mtz. de Irujo eta Barriola 22-12 mendean hartu dituzte Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketaren finalerdietako azken jardunaldian, Labrit pilotalekuan jokaturiko partidan.

Ez da nolanahiko neurketa izan. Urdinak faborito bezala irten dira kantxara eta sekulako eskarmentua jaso dute Asegarceko bikotearen eskutik. Albisuk ahoa bete hortz utzi du frontoia bete duen pilotazale oro. Sekulako zartadak eman ditu partidu osoaren zehar eta Barriola errebote aldean edukitzeaz gain, Mtz. de Irujori airea kendu dio behin eta berriz.

Berasaluze VIII.ak bere aldetik, bere lagunaren pareko partida egin du. 11 tanto lortu ditu eta Iberekoa erabat menderatu du. Denetariko tantoak egin ditu; txapagainekoak, gantxoak, paradak, eta abar.
Emaitza honekin, eta bihar Xala eta Laskurainek garaipena lorten badute, Juan eta Abel finalaurdenetatik kanpo geratu lirateke.

Datuak:
344 pilotakadak
47:27 min.
Berasaluze VIII.a: sake bat, 11 tanto, 4 huts.
Mtz. de Irujo: sake bat, 5 tanto, 6 huts.
Albisu: 2 huts.
0-3 3-3 3-5 9-6 9-9 14-10 14-12 22-12.

Albisu, Ataungo zartailua

2019/03/22

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store