Agirrek Laso ordezkatuko du 2020 Binakako Txapelketan

Urriaren 3an ekingo diote berriz pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen Binakako Txapelketari. Finalerdietako lehenengo jardunaldia jokatu ondoren geratu zuten txapelketa, hori dela eta beste jardunaldi bi eta finala daude jokatzeke.

Martxoan jokatu zuten aurreneko jardunaldian, Ezkurdiak eta Martijak 22-16 garaitu zituzten Jaka-Albisu. Eta beste norgehiagokan, Olaizola II-Urrutikoetxeak 22-10 irabazi zuten Laso-Albisuren aurka.

Finalerdietako bigarren jardunaldia urriko lehenengo asteburuan jokatuko dute. Larunbatean, urriaren 3an, Jaka-Zabaletak eta Lasoren tokia beteko duen Agirrek eta Albisuk neurtuko dituzte indarrak Bilbon. Eta igandean, urriaren 4an, aurreko jardunaldiko bi bikote garaileak, Olaizola II-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Martija, izango dira aurrez aurre Eibarren.

Finalerdietako hirugarren eta azken jardunaldia urriaren 10ean eta 11n jokatuko da Bilbon eta Tolosan, eta final handia urriaren 18an izango da Bilbon.

2020/09/28

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store