4 ½ ko Promozio Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

• Txapelketa ostiral honetan hasiko da Iurretan eta azaroaren 6an amaituko da

• Bakaikoa, Dario, Salaberria eta Zubizarreta III.a izango dira taldeburuak

• Lehiaketa final-laurdenetako ligaxka batekin hasiko da

Gaurko aurkezpenean 4 ½ ko Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren 8 pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera. Baiko Pilotako lau ordezkarik eta Aspeko beste lauk final-laurdenetako ligaxka jokatuko dute lehenik eta behin, eta hortik lau pilotari onenek finalerdietara egingo dute salto. Finala azaroaren 6an jokatuko dute.

Ostiral honetarako Iurretan eta Altsasun antolatu dituzten pilota jaialdietan ekingo diote pilotariek 4 ½ ko Promozio Txapelketako final-laurdenetako lehenengo jardunaldiari. Egiguren V-Zubizarreta III izango dira aurrez aurre Iurretan, eta Salaberria vs Zabala Altsasun. Larunbatean Bakaikoak eta Alberdik neurtuko dituzte elkarren indarrak Balmasedan. Eta igandean Dariok eta Larrazabalek itxiera emango diote Eibarren aurreneko jardunaldiari.

Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke.

Ostiralean, hasiko da 4 ½ ko Promozio Txapelketa 2021.

2021/10/05

Azken albisteak

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026/03/28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026/03/27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store