4 ½ Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

Gaur eguerdian 4 ½ Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 protagonistak aurkeztu dituzte Bilboko Bizkaia Frontoian. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 19ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Artolak eta Agirrek estreinatuko dute lehiaketa Agoitzen. Larunbatean, Laudion, Aretan, Jakak eta Larrazabalek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Eta igandean, Tolosako Beotibarrek bi kanporaketa hartuko ditu. Lehenengoan Urrutikoetxeak eta Salaberriak jokatuko dute elkarren aurka, eta bigarrenean, Elezkano II.ak Peña II.ak. 

Asteburuko lau irabazleek Ezkurdia, Altuna III, Elordi eta P.Etxeberria izango dituzte zain final-laurdenetako ligan.

Sarrerak
Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.

2023-10-03

  • Txapelketa ostiral honetan hasiko da Agoitzen, eta azaroaren 19an amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin
  • Artola, Altuna III, Jaka, Elordi, Agirre, Elezkano II, Ezkurdia, Larrazabal, Peña II, P.Etxeberria, Urrutikoetxea eta Salaberria arituko dira nor baino nor txapelaren bila
  • Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, final-laurdenetako liga bat izango du, eta ondoren finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Gaur eguerdian 4 ½ Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 protagonistak aurkeztu dituzte Bilboko Bizkaia Frontoian. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 19ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Artolak eta Agirrek estreinatuko dute lehiaketa Agoitzen. Larunbatean, Laudion, Aretan, Jakak eta Larrazabalek neurtuko dituzte elkarren indarrak. Eta igandean, Tolosako Beotibarrek bi kanporaketa hartuko ditu. Lehenengoan Urrutikoetxeak eta Salaberriak jokatuko dute elkarren aurka, eta bigarrenean, Elezkano II.ak Peña II.ak. 

Asteburuko lau irabazleek Ezkurdia, Altuna III, Elordi eta P.Etxeberria izango dituzte zain final-laurdenetako ligan.

Sarrerak
Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu ahal izango dira.

Azken albisteak

Elordi-Rezustak bigarren garaipena lortu dute Binakakoan

2023-12-03

Elordi-Rezustak bigarren garaipena lortu dute Binakakoan

22-11 irabazi diote Ezkurdia-Tolosari Mallabian. Serie B Txapelketari dagokionez, Egiguren V-Eskuzak 22-19 gainditu dituzte Salaberria-Arbizu.

P.Etxeberria-Zabaletak lehenengo puntua eskuratu dute

2023-12-02

22-9 irabazi diote Elezkano II-Martijari Lizarrako Remontival pilotalekuan. Serie B Txapelketari dagokionez, Mata-Gaskuek 22-21 gainditu dituzte De la Fuente-Bikuña.

Jaka-Mariezkurrena II.ak, oraingoan estuago, bigarren puntua eskuratu dute

2023-12-02

Jaka-Mariezkurrena II.ak, oraingoan estuago, bigarren puntua eskuratu dute

Binakako Txapelketari bide onetik ekin diote, bigarren jardunaldian ere garaipena lortu ondoren Peña II- Albisuren aurka partida estu batean Amorebieta-Etxanoko Pilota Pro Festean.

Amorebieta-Etxanoko Pilota Pro Fest jaialdiak irekiko du 2. jardunaldia

2023-12-01

Amorebieta-Etxanoko Pilota Pro Fest jaialdiak irekiko du 2. jardunaldia

Ostiralean Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiari hasiera emango dio Amorebieta-Etxanoko jaiak, eta igandean, Mallabian jarraipena izango du txapelketak.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store
App Baiko en Apple Store