2022-2023 denboraldian Labriten jokatzen diren jaialdietarako abonuen kanpaina hasi da

Baiko Pilotak edozein pertsona edo entitateri Iruñeako Labrit frontoian 2022-2023 denboraldian Eskuzko Pilota Enpresen Ligak (EPEL) antolatuko dituen esku pilota jaialdietara joateko abonua erosteko aukera eskaintzen dio.

2022-2023 denboraldiko EPELen txapelketa ofizialetarako esku pilota profesionaleko 27 jaialdi hartzen ditu barne

Zein beste abantaila ematen ditu abonuak?

– Salmenta-komisiorik ez

– Salmenta prezioa baino %10 baino gehiagoko beherapena

– EPELeko txapelketa ofizialetako hiru finaletarako sarrerak eskuratzeko lehentasuna

– 2023an San Fermin Torneorako edota Masterseko finalerako sarrerak erosteko lehentasuna

– Arreta pertsonalizatua telefonoz

Abonua pertsonala da baina beste pertsona batek erabil dezake. Bezeroak abonua kontratatzean libre dauden eserlekuen artean aukera dezake.

Irailaren 30etik urriaren 10era eserlekua aukeratu (kantxako edo palkoko eserlekua izango da) eta ordainketa egin ahal izango da. Abonuak 895 euro balioko du. Kopuru hori bi epetan ordainduko da, 570 euroko ordainketa urriaren 10a baino lehen eta 325 eurokoa martxoaren 11a baino lehenago. Programan aldaketaren bat izanez gero, 2. ordainketa doituko da.

688.868.868 telefonora edo sarrerak@entradasfronton.com helbide elektronikora joz gurekin harremanetan jarrita. Kontratatzean, egutegi zehatza jakinaraziko da. Abonu-txartelak eskuragarri egongo dira urriaren 15ean Labrit pilotalekuko leihatilan 14:30etik 18:30era, erosketa dokumentua sinatu ostean.

2022/09/30

Azken albisteak

Binakako Txapelketako finalerdietako tokiak eta datak

2026/01/15

Binakako Txapelketako finalerdietako tokiak eta datak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 28an hasiko diren 2026ko Binakako Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/14

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/13

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.

Laso-Albisu mantienen su ventaja

2026/01/11

Laso-Albisu mantienen su ventaja

Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store