200 pertsona inguru egon dira Vall de Hebron frontoian pilota aukeraketa ikusten

Arratsaldeko zazpietan zen hitzordua,
eta pilota aukeraketa gauzatzeko parte hartu duten pilotari,
intendente eta hautatzaileak, ustegabe galanta hartu dute
pilotalekuko harmailetan 200 pertsona inguru kantxari so zirela ikusi
dutenean.

Pilotariek aukeratu dituzten pilota
sortak hauek izan dira: Berasaluze VIII.ak eta Albisuk 105,2-104 eta
104,1 gramoko pilotak hautatu dituzte. Olaizola II.ak eta Beroizek,
aldiz, 104-104,1 eta 105ekoak bereiztu dituzte.

Asegarceko intendentea den Jose Angel
Balanza “Goros”en iritziz, frontisek ez du irteera gehiegi
eta zorua azkarra da. Inoiz bertan jokatu ez duten pilotariek, ontzat
jo dute, kantxa zein dauden instalazioak.

200 pertsona inguru egon dira Vall de Hebron frontoian pilota aukeraketa ikusten

2019/03/22

Arratsaldeko zazpietan zen hitzordua,
eta pilota aukeraketa gauzatzeko parte hartu duten pilotari,
intendente eta hautatzaileak, ustegabe galanta hartu dute
pilotalekuko harmailetan 200 pertsona inguru kantxari so zirela ikusi
dutenean.

Pilotariek aukeratu dituzten pilota
sortak hauek izan dira: Berasaluze VIII.ak eta Albisuk 105,2-104 eta
104,1 gramoko pilotak hautatu dituzte. Olaizola II.ak eta Beroizek,
aldiz, 104-104,1 eta 105ekoak bereiztu dituzte.

Asegarceko intendentea den Jose Angel
Balanza “Goros”en iritziz, frontisek ez du irteera gehiegi
eta zorua azkarra da. Inoiz bertan jokatu ez duten pilotariek, ontzat
jo dute, kantxa zein dauden instalazioak.


Azken albisteak

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

2025/07/12

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

Urrutikoetxea-Albisuk 22-5 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka eta San Fermin Torneotik at geratu dira. Lehen partidan, Jaka-Ugartemendiak 22-20 gainditu dituzte Zubizarreta III-Aranguren, eta Serie B Torneoko finalerako sailkatu dira.

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

2025/07/11

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-9 irabazi diete Altuna III-Bikuñari, eta larunbatean Artola-Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerako sailkatzeko ahaleginean. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek 22-6 gainditu dituzte Zabala-Gabirondo.

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

2025/07/10

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

P.Etxeberria-Zabaletak 22-18 gainditu dituzte Ezkurdia-Martija, eta ostiralean Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurrez aurre finaleko atarian. Bikote irabazlea finalean izango da. Lehen partidan, Zubizarreta III-Arangurenek Murua-Aldaberi irabazi diete, eta Jaka-Ugartemendiarekin lehiatuko dira San Fermin Serie B Torneoko finalean egoteko.

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

2025/07/09

Artola-Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoan

Artola-Iztuetak 22-12 gainditu dituzte Altuna III-Bikuña, eta finalerdietako ligako lehen puntua lortu dute. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-10 irabazi diete Egiguren V-Gaskueri.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store