2. jardunaldiaren itxiera (Galdakao / Labrit)

Giro ederra espero da larunbatean Lizarran eta igandean Bilbon.

Lizarran apenas geratzen da sarrerarik erosteko Jaka-Mariezkurrena II eta Laso-Imazen arteko Binakako txapelketako partida ikusteko. Horren aurretik, Bakaikoa-Elizegik eta Zubizarreta III-Eskirozek Binakako Promozio txapelketako norgehiagoka jokatuko dute.

Igandean, Bilbon, Pilota Eguna antolatuko dute. 15:00etan hasita, Bizkaiko pilota elkarteetako kideek aukera izango dute frontoian eta trinketean pilotan aritzeko, eta ondoren, pilotari profesionalekin argazkiak atera ahal izango dituzte.

Urrutikoetxea, Aranguren, Peña II, Albisu, Alberdi, Uriondo, Larrazabal eta Salaverri II frontoian izango dira beraien partida jokatu baino lehen gazteekin egoteko.

Egun berezi honek prezio bereziak izango ditu, 25 euro kantxan eta 15 gainontzeko tokietan.

14 urtetik beherakoentzako gonbidapenak doan eskuratu ahal izango dira entradasfronton webgunean, kode honekin: ETORKIZUNEKOPILOTARIAK

Helduek ere kode bera erabili beharko dute entradasfronton web orrialdean, sarrerak prezio berezian eskuratzeko.

2021-12-02

Azken albisteak

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

2026-05-09

Zubizarreta III.ak ez du lortu Buruz Buruko Serie B Txapelketan aurrera egitea

Zubizarreta III.ak 22-16 galdu du Muruaren aurka Iurretan, eta finalerdietarako aukerarik gabe geratu da.

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

2026-05-03

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

Jakak 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Legazpin, eta A multzoan Dario sailkatu da lehen postuan finalerdietara, eta Laso bigarren.

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

2026-05-02

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

Lasok 22-14 irabazi dio Dariori Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store