ASIERREK AURRERA EGIN NAHI DU

Joan den igandean Eibarren lortutako garaipenarekin Asier Olaizolak bere anaiarekiko estadistikak apur bat orekatu ditu. Profesonaletan debuta egin zutenetik hamazortzi aldiz egon dira aurrez aurre Olaizolatarrak eta horietatik 6 aldiz irabazi du anai nagusiak txikiak 12 lortu dituen bitartean.
Estraineko norgehiagoka 1999 urtean izan zen Naxeran eta bertan Berna lagun zuela Asierrek 20 tantu baino ez zituen egin anaia eta Zezeagaren kontra.
Txapelketako partidu ofizialei dagokionez lau aldiz neurtu dituzte indarrak eta erdibana egin dute.

Gaur Idiazabalen izango den neurketa bi bikoteentzat erabakigarria da erabat eta horrek aparteko ikusmina piztu du pilotazaleengan Igarondoko edukiera betetzear baitago. Ikuskizuna aurrean dugu.

ASIERREK AURRERA EGIN NAHI DU

22 de martxoa de 2019

Azken albisteak

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

29 de martxoa de 2026

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

28 de martxoa de 2026

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

27 de martxoa de 2026

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

24 de martxoa de 2026

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store