Asteburuko emaitzek hautsi egin dute sailkapena

Berria. Gutxi falta da Binakako Txapelketako ligaxka azken txanpan sartzeko. Hondarreko partidak izan ohi dira emozio gehien dutenak, baina aurten arriskua dago ordurako guztia erabakita egoteko. Izan ere, asteburuko emaitzak ikusi eta gero, hautsi egin da dagoeneko sailkapena.

Artola eta Mariezkurrena II.a laugarren postuan sendotu dira, Bengoetxea VI.a eta Imaz mendean hartu ostean. Hala, sei jardunaldi falta direla, jada bi garaipenen aldea dago bi bikoteen artean; baita Altuna III.ak eta Martijak osatzen duten bikotearen artean ere.

Ezuste handirik ezean, hiru bikote horien artean irtengo da finalerdietako ligaxkarako sailkatuko den azken bikotea. Izan ere, Ezkurdia-Ladis Galarza eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta ia aukerarik gabe geratu dira; bi partida irabazi dituzte.

Hain zuzen, bi bikote horiek jokatuko dute datorren jardunaldiko lehen partida, ostiralean, Mungian. Baina ikusmin handiena larunbatean egongo da. Izan ere, Artolak eta Mariezkurrenak huts egitea behar dute atzekoek finalerdietan egon ahal izateko. Lehen postuan dauden Elezkano II.aren eta Rezustaren kontra jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Gara.Oreka hausteko arriskua

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2026/03/15

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

Laso-Albisuk Elordi-Zabaletari irabazi diete Logroñon eta Nafarroa Arenako finalerako txartela lortu dute.

Jaka-Iztuetak porrotarekin itxi dute Binakako Txapelketa

2026/03/14

Jaka-Iztuetak 22-7 galdu dute Dario-Ezkurdiaren aurka Tolosako Beotibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako hirugarren eta azken jardunaldian.

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

Peña II-Landak 22-10 irabazi diete Dario-Lozari, eta Murua-Gabirondok 22-2 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue finalerdietako azken jardunaldian

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

2026/03/13

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

Bi finaletako pilota aukeraketak ateak irekita egingo dira eta entrenamenduak ateak itxita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store