Ataungo Jon Ander Albisu pilotariak bi urterako kontratua sinatu du Asegarcerekin, 2012ko uztailararte lotuko duena hain zuzen ere.
Kolpeko pilotaria da bolea ona ere duelarik. Bere aurkezpen ofiziala Asegarceko Deban egingo duen kontzentrazioan izango da eta bere debuta uztailaren 3an Tolosan izango da.
(El Diario Vasco)
2019-05-09
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA