URRUTIKOETXEAREN DEBUTA FRONTON SAIOAN

Mikel Urrutikoetxea pilotari bizkaitarrak bihar zapatuan, Arrigorriagan egingo du debuta profesionaletan Asegarce enpresaren eskutik.

1,90 metrotako mutil puska honek makina bat titulu dauka afizionatu mailan; gazte mailan 2006 eta 2007ko Baque txapelak lortu ditu, urte bereko 23 azpiko Diario Vasco Saria eta iaz Elgetako Lau eta Erdiko txapela ere etxeratu zuen.
Bere jokuaren ezaugarririk aipagarrienak duen pegada eta pilota mugitzeko erraztasuna dira.

Telecincoko FRONTON saioak kanal analogikoaren bidez baino ez du partidua eskainiko 18:00etatik aurrera.

URRUTIKOETXEAREN DEBUTA FRONTON SAIOAN

2019/05/13

Azken albisteak

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

2026/02/07

Peña II-Imazek P.Etxeberria-Rezusta gainditu dituzte Tafallan

Peña II-Imazek 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Tafallan, eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-18 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Amorebieta-Etxanon. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Amiano-Eskirozek irabazi dute.

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

2026/02/04

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 27an hasiko diren Binakako Serie B Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

2026/02/01

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

Peña II-Imazek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

2026/01/31

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

Jaka-Iztuetak 22-12 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Idiazabalen, eta Laso-Albisuk 22-17 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Gernikan. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store