ZILARREZKO LAU T´ERDIKO FINALAREN TRENA OIARTZUNDIK IGAROKO DA

Iker Arretxek bigarren mailako lau t´erdiko txapelketan jarraitzeko garrantzi handiko partidua jokatu beharko du gaur Beloki II.aren kontra Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.
Luzaideko aurrelariak Retegi BIren kontra galdu zuen 21-22 lehenengo norgehiagokan eta orain falta diren bi partida irabazi beharrean da finalean sartzeko. Horietatik lehenengoa Beloki II.aren aurka dauka eta aipatu beharra dago Bulatarrak inolako aukerarik ez duela aurreko bi lehiak Eguskiza eta Retegi BIren kontra galduta baitauzkala.
Hala eta guztiz ere, Burlatako ezkertiarra bere profesionaltasuna eta maila erakutsiz irabaztera aterako dela zalantza izpirik txikienik ere ez dago. Hortaz Arretxerentzat hil ala biziko partidua izango da Oiartzunen jokatuko duena.

2019/05/13

Azken albisteak

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

2026/03/20

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

Igande honetan hasiko da kanporaketa fasea Zumarragan, eta final-zortzirenak apirilaren 3an hasiko dira Bastidan.

Peña II-Salaverri II.a eta Murua-Gabirondo Binakako Serie B Txapelketako txapelaren lehian arituko dira

2026/03/18

Salaverri II.ak, eskuko mina gaindituta, eta Peña II.ak, Murua-Gabirondoren aurka jokatuko dute larunbat honetan Bergaran

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

2026/03/17

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

Nafarroa Arenako finalak Binakako Txapelketari amaiera emango dio Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia bikoteen arteko neurketarekin.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store