“POZIK NAGO ETA TANKERA HONETAKO AUKERA GEHIAGO EDUKI NAHI NITUZKE”

Gonzalezek eta Laskurainek Asperen partetik eta Arretxe II.ak -Saralegiren ordez- eta Ibai Zabalak -Belokiren tokia betzez- bat egin dute arratsaldez Azkainen ostiral honetan jokatuko duten Euskadi Goza ezazu Binakako txapelketako final laurdenetako ligako bederatzigarren jardunaldiko partidurako pilotak bereizteko.

Ekitaldi bera bukaturik, zera esan du pilotari luzaidarrak:
“Roberto García Ariñok deitu nuenean poz handia sentitu nuen. Oso aukera esanguratsua da niretzat ,izan ere ez dut sekulan 1. mailako binakako txapelketa batetan jokatu. Nahiz eta zure maila erakusteko zenbait partidu jokatu behar duzunez ostiralekoa garrantzitsua da oso.
Gauza bat garbi dago, denok dakizuenez, hil ala bizi irtengo naizela”.

Gonzalez-Laskurain: 106,9, 106,5 eta 105,8 g.
Arretxe II.a-Ibai Zabala: 104,2, 104,6 eta 105,4 g.

Goizez Gernikan

Goizean Gernikako Santanape pilotalekuan Berasaluze VIII.a-Apraiz eta Xala-Barriola egon dira ostiraleko partidurako aukeraketa gauzatzen. Gorriek 105,1, 105,4 eta 106,8 gramoko pilotak hartu dituzte eta urdinek aldiz 104,5, 104,8 eta 104,8koak.

2019/05/13

Azken albisteak

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store