Bizkaiko Loiuko Larrondo udal pilotalekuak, pilotari gazteentzako Asegarcek antolatutako Izar Berrien Gabonetako Torneoaren lehenengo finalaurrekoko partida hartuko du datorren barikuan, abenduak 16. Partida honetan Beloki II.ak eta estreinatu berria, Pablo Urrizelkik, Arretxe II.ari eta Beginori aurre emango diete hurrengo 30ean, Loiun ere jokatuko den finalerako pasea lortzeko. Finala jokatuko duen beste bikotea, abenduaren 23an, Murgiako Palatu pilotalekuan jokatuko den partidatik, Mendizabal eta Eskudero eta Retegi Biren eta Mendizabal II.aren norgeiagokatik, aterako da.
2019/05/13
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA