Artola berriz txapelketan

Hamabigarren jardunaldirako frontoiak eta egunak

Sutan dago Binakako Txapelketa. Irribarria-Rezusta finalaurrekoetan daude jadanik, baina gainerako hiru tokiak betetzeko sei biko hautagai daude; lauk sei puntu dituzte eta geratzen diren bik bosna dauzkate. Hamabigarren jardunaldia jokatuko da asteburu honetan eta hauek dira frontoiak eta datak.

Larunbatean, hilak 25, 16:45etan Labrit frontoian, Olaizola II.a-Untoriak eta Ezkurdia-Rezustak indarrak neurtuko dituzte. Pilota aukeraketa asteazkenean 11:30etan egingo da.

Igandean Eibarko Astelena frontoiaren txanda izango da. Bertan, 17:00etatik aurrera Irribarria-Rezusta eta Artola- Albisu aurrez aurre arituko dira. Urdinentzat ia hil ala biziko partida da finalerdietan sartzeko aukera izateko.Pilota hautaketa asteazkenean 16:00etan izango da.

Tolosako Inauteriak dira 27an eta 28an eta jaialdi bana jokatuko da Beotibarren.
Astelehenean, 16:30etatik aurrera, Urrutikoetxea-Imazek eta Elezkano II.a-Zabaletak elkarren aurka jokatuko dute. Materialaren bereizketa ostegunean, hilak 23, 10:30 egingo da.

Eta inauterietako asteartean, baita 16:30etan ere, Bengoetxea VI.a-Larunbe eta Altuna III.a-Barriolaren arteko neurketa jokatuko da Beotibarko kantxan berriro. Pilota aukeraketa ostegunean 11:00etan izango da.

Artola berriz txapelketan

2019/10/10

Azken albisteak

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

2025/11/30

Altuna III-Ezkurdiak bigarren puntua lortu dute Elordi-Zabaleta bikoteari 22-14 irabazita. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Laso-Albisuk eta Artola-Imazek garaipena lortu dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian

Laso-Albisuk 22-6 irabazi diete Jaka-Iztuetari Lizarran, eta Artola-Imazek 22-19 gainditu dituzte Larrazabal-Mariezkurrena II.a. Serie Bn Amiano-Eskirozek eta Murua-Gabirondok irabazi dute.

Zabala-Martijak lehenengo garaipena eskuratu dute

2025/11/29

Zabala-Martijak lehenengo garaipena eskuratu dute

Zabala-Martijak 22-12 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiaren hasieran. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Urzante erronken saria jaso du Baikok

2025/11/26

Urzante erronken saria jaso du Baikok

Baikoko pilotariek 2200 oliba-olio botila jaso dituzte gaur goizean Urzanteren eskutik.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store