Jardunaldi erabakigarria – J14

Binakako Txapelketako azken jardunaldian erabakiko da nor izango den hurrengo fasera sartuko den seigarren bikotea, playofferako txartela lortuz. Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea euren esku daude, hau da, igandean Bilbon Ezkurdia-Martijaren aurka garaipena lortzen badute, sailkatuta egongo dira. Larunbatean ere matematikoki egon daitezke playoffetan, baina Labriten Elezkano II-Rezusta eta Peña II-Albisu bikoteen arteko partidaren araberakoak dira. Azken horiek tantoa saskiratzen badute, 2016ko txapeldunak barruan daude. Bi nobedade izango dira taula alaietan, eta, ziur aski, ikuskizun bikaina eskainiko digute.

Eta astelehen eta astearterako, bi topaketa oso desiragarriak Tolosan. Astelehenean, Bengoetxea VI.ak eta Altuna III.ak une handiak emango dizkigute. Eta asteartean, ligaxkako bikote onenetako biren arteko lehia: Jaka-Zabaleta vs Artola-Imaz.

Jardunaldi erabakigarria – J14

2020/05/15

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ari azken tantoan egin die ihes partidak

2026/01/31

Larrazabal-Mariezkurrena II.ari azken tantoan egin die ihes partidak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-21 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Irunen. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Peña II.ak Artola ordezkatuko du eta Laso itzuliko da asteburu honetan

2026/01/29

Peña II.ak Artola ordezkatuko du eta Laso itzuliko da asteburu honetan

Artolak haustura du atzamarrean, eta Peña II.ak ordezkatuko du igande honetan Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Eta Laso Gernikan izango da giharretako mina gainditu ondoren.

Salgai daude Binakako Txapelketako finalerdietako sarrerak

2026/01/27

Salgai daude Binakako Txapelketako finalerdietako sarrerak

Dagoeneko salgai daude otsailaren 28an hasiko diren 2026ko Binakako Txapelketako finalerdietako sarrerak.

Artolak haustura du atzamarrean

2026/01/26

Artolak haustura du atzamarrean

Iñaki Artolak laugarren hatzeko falange distalaren haustura du.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store