Bengoetxea VI eta Mariezkurrena II.aren porrota

LEP.M Binakako Txapelketako lehen faseko ligaxkako seigarren jardunaldia porrotarekin hasi da Baiko bikotearentzat Tolosako Beotibar pilotalekuan. Oinatz Bengoetxeak eta Jon Mariezkurrenak 16 eta 22 galdu dute Erik jakaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka.

Partida berdinduta joan da hasieratik eta markagailuan txandakatzeak izan dira, Baiko taldearentzat eta baita Aspekoentzat ere. Azken txanpan, ordea, urdinek intentsitate maila igo dute eta gorrien bikotea mendean hartzea lortu dute.

Emaitza honekin Aspekoek bosgarren garaipena lortu dute eta sailkapeneko gorenean jarraitzen dute, finalerdietarako txartela lortzeko oso posizio onean. Bestalde, Bengoetxeak eta Mariezkurrenak hirugarren eta seigarren postuen artean egoteko borrokan jarraitu beharko dute, laugarren porrot honekin puntu bakarrarekin geratu baitira.

2020-05-15

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store