6. jardunaldia, txapeldunen arteko partidak

Igande honetan hasiko da Binakako Txapelketako seigarren jardunaldia, eta 2019ko azken asteburuan eta 2020ko lehen egunean izango ditu partidak. Lehenengoa ostiralean, hilak 27, jokatuko da Tolosan. Bengoetxea VI-Mariezkurrena II/Jaka-Zabaleta. Aspeko bikotea sailkapenaren goialdean dago, 4 garaipenekin, eta gureak, playoffetara hurbildu nahian.

Larunbatean, Labriten, neurketa jokatuko da: Ezkurdia-Martija vs Laso-Albisu. Biak 2 garaipenekin eta bi aurrelarirekin sasoi betean. Ikuskizun bermatua Iruñean. Iganderako, bikote txapeldunen arteko partida bat, modalitatean. Irribarria-Rezusta euren kolpearekin nagusitzen saiatuko dira, eta Olaizola II.a-Urrutikoetxeak euren jokoa neutralizatu nahi izango dute.

Azkenik, urtarrilaren 1ean Altuna III-Ladis Galarza eta Artola-Imaz bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Joko onena erakusten ari diren bi bikote, eta bi albiste nagusi izaten ari direnak txapelketako lehen itzulian. Frontoietan ikusiko dugu elkar!

2020/05/15

Azken albisteak

Artolak eta Zubizarreta III.ak ez dute jokatuko asteburu honetan

2026/01/08

Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin

EPELen akordio berriak 

2026/01/08

EPELen akordio berriak 

Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute zortzigarren jardunaldia

2026/01/06

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute zortzigarren jardunaldia

Altuna III-Ezkurdiak 22-15 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Eibarren, eta sailkapenean sei bikote lau punturekin berdinduta daude. Serie Bn Peña II-Morgaetxebarriak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak laugarren puntua poltsikoratu dute

2026/01/05

Jaka-Iztuetak laugarren puntua poltsikoratu dute

Jaka-Iztuetak 22-17 irabazi diete Larrazabal-Mariezkurrena II.ari Tolosako Beotibarren, eta puntu berri bat lortu dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store