Bengoetxea eta Aretxabaletaren gutxieneko garaipena

Bengoetxea VI.ak eta Aretxabaletak joan den asteko sentsazio bera izan dute berriro ere Labriten, baina gaur Lizarran. Oraingoan ez die ihes egin partidak, eta azken tantoa bere alde erori da markagailua 21era berdinduta zegoenean. Partidaren lehen zatian gorriek eroso jokatuko zutela zirudien, baina ez da horrela izan, Lasok eta Albisuk alarma entzun dute eta berriro piztu dira partidan eta azkenean estutasun asko sortu zaizkie gorritxoei garaipena lortzeko. Leitzako aurrelariak 11 tanto egin ditu eta Lasok 12. Partida polita Lizarrako Remontivalen jokatutakoa, giro bikainarekin.

Jardunaldiko beste partidan ere markagailu bera lortu dute Irribarriak eta Rezustak Ezkurdia eta Martijaren aurka.

Bigarren kanporaketa hau irekitzen zuen partida, ostiral gauean Amezketan jokatu zena, Jakak eta Rezustak 22 – 17 irabazi zuten Altuna III.aren eta Ladis Galarzaren aurka.

2020/05/15

Azken albisteak

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store