Bizkaiko pilotalekuan jokatu den Master CaixaBank txapelketako bigarren jardunaldian Artola – Rezusta nagusitu dira. Partida berdinduta hasi zen, intentsitate eta erritmo altua nagusi zelarik. Hala ere, 4-4ko berdinketaren ondoren, urdinek abantaila txiki bat hartu zuten markagailuan 4-9koa jarriz. Urrutikoetxeak eta Irribarriak aldea murriztu zuten, baina atsedenaldira 7 eta 12 galduz iritsi ziren.
Artolak eta Rezustak aldea handitzen jarraitu zuten pixkanaka eta norgehiagoka aurrez jartzen hasi zitzaien (11-16), baina ez zuten partida apurtzea lortzen aurkariek partida bikaina egiten ari baitziren. Azkenean, garaipen justua lortu zuten urdinek 14-22en eta ia hasieratik nagusi izan ziren. Garaipena ez sufrimendurik gabekoa izan, gorriek gauzak oso zail jarri baitzituzten.
2020-06-30
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA