Badator Masters CaixaBank txapelketako hirugarren jardunaldia

Gaur, Larrabetzun, arratsaldeko 19.30tatik aurrera, Ezkurdia-Aranguren eta Elezkano II-Aretxabaleta bikoteek hasiera emango diote jardunaldi berri bati. Zale ugari batuko dira bertan, kontuan izanik Esku Pilota Topaketa antolatu dutela herrian. Partida ikustera joan nahi duenak, Internet bidez edo Larrabetzuko Frontoian erosi ditzake sarrerak.

Bihar, Urantzian ordea, ez da sarrerarik erosteko aukerarik izango. Izan ere, Laso-Irribarria, Olaizola II-Zabaleta partida ikusteko sarrera guztiak agortu dira egun gutxitan. Biharko jaialdia 22.15tan hasiko da.

Igandean, Ceniceron, Errioxan, izango dute hitz ordua pilotazaleek. Arratsaldeko 17.00tatik aurrera aurrez aurre izango dira Jaka-Albisu eta Altuna III-Imaz. Sarrerak Internet bidez erosi daitezke.

Eta astelehenean, Tolosako Beotibar frontoiak itxiko du hirugarren jardunaldia. Masters CaixaBank txapelketako lidergoa izango dute jokoan Artola-Rezustak eta Peña II-Martijak 17.00tan hasiko den pilota jaialdian. Sarrerak Internet bidez erosi daitezke.

2020/07/10

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

2026/01/21

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Iñaki Artola, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Baikok online denda berrabiarazi du

2026/01/20

Baikok online denda berrabiarazi du

Erosleak azkar eta modu seguruan eros ditzake Baikoren produktuak, beren online salmenta-plataformaren bidez.

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/20

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Unax Landak Oiartzunen, bere jaioterrian, egingo du debuta igande honetan, urtarrilaren 25ean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store