Ezkurdiak eta Arangurenek 22-19 irabazi dute Larrabetzun

Pilota Eskolen Topaketak pilotazale gazte ugari erakarri ditu Larrabetzuko Udal Pilotalekura gaur arratsaldean. Ume eta gazteek eman diote hasiera jaialdiari eta tanto ederrak lortu dituzte euren ahaleginean. 

Ondoren, profesionalen ordua iritsi da. Alberdi-Ibai Zabala eta Salaberria-O. Etxebarria bikoteek partida paretsu hasi dute eta hamabigarren tantora aurretik iritsi dira urdinak 10-12. Hamazortzigarrenera abantaila handiagoarekin iritsi dira 11-18. Eta partida amaierarantz hurbiltzen zegoenean, 12-20koarekin, Alberdik min hartu du eta ezin izan dute partida bukatu.  

Frontoiko giroa bero zegoela irten dira kantxara Masters Caixabank txapelketako pilotariak. Ezkurdia-Aranguren batetik eta Elezkano II-Aretxabaleta bestetik. Bizkaitarrak gogotsu atera dira lehenengo garaipenaren bila eta hasieran 02-05 aurreratu dira. Abantaila handitzea ere lortu dute (05-10) baina gorriek sei tanto jarraian eginda aurrea hartu dute (11-10). Bigarren atsedenaldira lau tanto aurretik iritsi dira Ezkurdia eta Aranguren. Hala eta guztiz ere, urdinek ez dute etsi eta bost tanto eginez aurretik jarri dira berriro ere (18-19). Azkenean, Ezkurdiak eta Arangurenek 22-19 irabazi dute.

2020/07/11

Azken albisteak

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

2026/03/01

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

Laso-Albisuk 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo jardunaldian.

Altuna III-Ezkurdiak finalerdietako ligako lehen puntua eskuratu dute

2026/02/28

Altuna III-Ezkurdiak finalerdietako ligako lehen puntua eskuratu dute

Altuna III-Ezkurdiak 22-16 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Donostiako Atano III.ean Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo partidan. Serie Bn Dario-Lozak lehenengo puntua lortu dute Salaberria-Gaskueri 22-16 irabazi ondoren Baños de Rio Tobian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store