Artola-Rezustak hirugarren garaipena erdietsi dute Beotibarren (22-10)

Tolosako partidak itxi du Masters CaixaBank txapelketako hirugarren jardunaldia. Beotibarreko neurketak orain arteko bi bikote onenak jarri ditu aurrez aurre, Artola-Rezusta batetik eta Peña II-Martija bestetik.

Abiadura handiko norgehiagoka jokatu dute lau pilotariek eta amaierako emaitzak adierazten duena baino parekatuagoa izan da. Artolarena eta Rezustarena izan da aginte makila eta Alegiko aurrelariak 14 tanto bukatu ditu. Peña II eta Martija partidari eusten saiatu dira baina tantoak gorrien aldekoak izan dira.

Hasieran parean ibili dira (2-1, 3-2, 3-5) baina zazpi tanto jarraian eginda, gorriek tartea egin dute markagailuan (10-6). Hortik aurrera abantailari eutsi diote Artolak eta Rezustak eta hamabostgarren tantoa egin ondoren 22.era jarraian joan dira.

Jaialdiko lehenengo partidan Dario-Untoriak 5-22 irabazi dute Arretxe II-Erasunen aurka.

2020/07/13

Azken albisteak

Morgaetxebarriak Aranguren ordezkatuko du San Mateo Torneoan

2025/09/16

Morgaetxebarriak Aranguren ordezkatuko du San Mateo Torneoan

Arangurenek lesio bat du ezker sorbaldan, eta Morgaetxebarriak ordezkatuko du Logroñoko San Mateo Torneoan.

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

2025/09/14

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

Zabala-Mariezkurrena II.ak 22-15 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Iruñeko Nafarroa Arenan.

Dario-Eskirozek irabazi dute 2025eko CaixaBank Serie B Mastersa

2025/09/13

Dario-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte P.Etxeberria-Morgaetxebarria Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Zabala-Mariezkurrena II.a eta Altuna III-Imaz CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

Bi bikoteek Elordi-Albisu eta Jaka-Zabaleta gainditu dituzte finalerdietan, eta igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store