Bengoetxea-Martija eta Jaka-Albisuren arteko partida gogorra aurreikusten zen eta hala izan da. Adibide moduan, hamabostnako berdinketa 72 pilotakadako tantoa izan da. Atzelariak, biak ala biak jotzaileak izaki, ikusteke zegoen zein gailenduko zen bestearen gainetik. Eta egiari zor, ez batak eta ez besteak ez du arerioa menderatu. Partidaren lehenengo zatian Albisu gehiago izan da eta bigarren zatian Martijak gora egin du. Aurrean ere tanto onak ikusi ditugu Bengoetxea VI.aren eta Jakaren aldetik. Horma bikoak, sotamanoak eta gantxoak baliatu dituzte bi aurrelariek euren mesederako.
Markagailuari dagokionez, partida parekatua izan da. Jaka eta Albisu denbora gehiagoz aurretik izan badira ere, bigarren atsedenaldi luzera aurretik iritsi dira Bengoetxea VI.a eta Martija (18-17). Hortik aurrerako tanto ia guztiak ere beraienak izan dira eta azkenean 22-18 irabazi dute.
Aipatzekoa da, lau hilabete eta erdi kantxetatik kanpo egon ondoren, Bengoetxea VI.ak partida oso ona jokatu duela.
2020-07-19
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA