Lau jardunaldi eta lau bikote berdinduta sailkapeneko goiko aldean

CaixaBank Masterseko egungo sailkapenak txapelketa hau zein lehiatua izaten ari den erakusten du. Altuna III-Imazen asteburuko garaipen bikoitzak buruan jartzen ditu, aldeko tantoen kontaketagatik baino ez bada ere. Izan ere, eurekin batera beste hiru bikote daude berdinduta hiruna punturekin. 

Artola-Rezusta lider iritsi ziren igandean Aritzbataldera, baina Altuna III.ak eta Imazek ez zuten nekea nabaritu ostiralean Azpeitian jokatu ondoren eta garaipena erdietsi zuten. Norgehiagoka ixteko, jarraian hamar tanto egin izanak zalantza guztiak uxatu zituen.

Ezkurdia-Arangurenek ostiralean lehen porrota jaso bazuten ere, igandean Urrutikoetxea-Irribarriaren aurka hirugarren puntua eskuratu zuten. Urrutikoetxearen itzulera ez zen nahikoa izan bi aurrelariek osatutako bikoteak bere lehen garaipena lortzeko. Elezkano II-Aretxabaleta egoera berean daude bolada txarra eten ezinik.

Olaizola II-Zabaleta eta Jaka-Albisu sailkapenaren erdi bidean daude bi punturekin. Bikote nafarrak bigarren garaipena jarraian lortu zuen Markinan. Bikote gipuzkoarrak, aldiz, galdu egin zuen Bengoetxea VI-Martijaren aurkako norgehiagokan. Larunbatean, Lizartzan, egin zuen debuta Oinatzek CaixaBank Mastersean. Bere egoera fisikoa zein izango zen edo erritmo falta nabarituko ete zuen zalantzarik bazegoen, guztiak uxatu zituen partida bikaina jokatuz eta Martijarekin batera lidergoari eutsita.

2020/07/21

Azken albisteak

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store