CaixaBank Masterseko sailkapen ligako tartea gero eta handiagoa da

 Ostiralean, Medranon, Artola-Rezustak bereari eutsi zioten Elezkano II-Aretxabaleta bikoteari irabazita. Hasieran paretsu ibiltea lortu bazuten ere, gipuzkoarrek gora egin zuten markagailuak aurrera egin ahala. Artola-Rezustak 12-22 irabazi zuten eta horrela sailkapenaren goialdean sendotu ziren bost partidatan lau puntu eskuratuta. 

 Labriteko gaueko jaialdiak Olaizola II-Zabaleta eta Altuna III-Imaz jarri zituen aurrez aurre. Bikote gipuzkoarra aurretik joan zen ia partida osoan zehar, baina nafarren bi oldarraldik aldatu zituzten norgehiagokaren nondik norakoak. Lehen zartadak markagailua hamabi tantora berdintzeko balio izan zien (06-12). Eta bigarrenean, Olaizola II-Zabaletak aurka zuten 17-19ko markagailua irauli zuten partida amaierako 22-19ra iristeko. Bikote nafarrak hirugarren puntua jarraian lortu du lehenengo bi jardunaldietako porroten ostean. 

 Igandean, bi partida jokatu ziren. Zarautzen, Urrutikoetxea-Irribarriak Jaka-Albisuren aurkako neurketako lehenengo tantoa egin bazuten ere, handik aurrera atzetik joan ziren partida guztian, 09-22ra iritsi arte. Garaipen honekin Jaka-Albisuk hirugarren puntua eskuratu zuten eta berdinduta daude sailkapenean Olaizola II-Zabaleta, Altuna-Imaz eta Ezkurdia-Arangurenekin. 

Arbizun, Ezkurdia-Arangurenek, Artola-Rezustarekin batera sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko aukera zuten atzo baina horretarako Bengoetxea VI-Martija mendean hartu behar zituzten. Arbizuarren animoak alde zituztela, Ezkurdia-Aranguren aurretik iritsi ziren lehen atsedenaldira (11-12). Baina hortik aurrera gauzak aldatzen hasi ziren. Bengoetxea VI.aren sakeek, partidaren lehen zatian ezkerretik ateratzen hasi zen eta gero eskuinera aldatu zen, min egin zieten urdinei eta pixkanaka Martijarekin batera lekua egin zuen. Lehen atsedenalditik partida amaierara arteko aldeak (11-04) argi erakusten du Bengoetxea VI-Martija gehiago izan zirela eta Ezkurdia-Arangurenek, berriz, behera egin zutela 

Garaipen honek Bengoetxea VI-Martija sailkapenaren gorenean jarri ditu Artola-Rezustarekin berdinduta bi bikoteek jokoan zeuden bost puntuetatik lau irabazi ondoren. Balantzaren beste aldean, Urrutikoetxea-Irribarria eta Elezkano II-Aretxabaleta daude partidarik irabazi gabe. Zuloa gero eta handiagoa da.

2020/07/27

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store