Lehenengo itzuliaren amaierak eta bigarrenaren hasierak bat egingo dute ostirala eta igandea bitartean.
Bihar, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuak emango dio hasiera zazpigarren jardunaldiari. Sailkapenaren buruan dauden Bengoetxea VI-Martijak, goi alde horretan sartu nahi duten Altuna III-Imazen aurka jokatuko dute. Honekin batera, beste bi partida erakargarri egokitu dituzte biharko Zizurkilen eta Getarian. Intxaur pilotalekuan Jaka-Albisu eta Artola-Rezusta arituko dira nor baino nor eta Sahatsagako hormek Olaizola II-Zabaletaren eta Ezkurdia-Arangurenen pilotakadak hartuko dituzte.
Gipuzkoatik, Bizkaiara salto egingo du larunbatean pilotak. Dimako frontoian zazpigarren jardunaldia itxiko da Urrutikoetxea-Irribarria eta Elezkano II-Mariezkurrena II partidarekin. Bi bikoteak garaipen gosez kantxaratuko dira euren lehenengo puntua eskuratu nahian.
Eta egun bateko atsedenarekin, igandean, Ezkurdia-Aranguren eta Altuna III-Imaz berriz ere eskuetan takoak jarrita aterako dira frontoira zortzigarren jardunaldiari hasiera emateko. Oiartzunen dute hitzordua jarrita arratsaldeko 17.00tan. Egoera berdinean izango dira Olaizola II-Zabaleta eta Bengoetxea VI-Martija Irurtzunen. Ordu berean, Biaizpe pilotalekuan, jokatuko dute.
2020-08-07
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA