CaixaBank Masterseko hamairu jardunalditan hamaika garaipen lortu ditu bikote gipuzkoarrak eta erakutsi dute beraiek izan direla orain arteko erregularrenak emaitza zein joko aldetik. Gaurko partidan 9-22 garaitu dituzte Ezkurdia eta Aranguren Tolosako Beotibar pilotalekuan. Azken hauek ia aukera gabe geratu dira finalerdietarako sailkatzeko. Bihar, Bengoetxea VI-Martijak Villamediana de Ireguan garaipena lortzen badute, nafarrek jokoan dagoen laugarren eta azken txartela eskuratuko dute.
Emaitza: Ezkurdia-Aranguren 9-22 Artola-Rezusta Partidaren iraupena: 58 minutuPilotakadak: 477Gorriek (Ezkurdia-Aranguren): 4 tanto egin dituzte eta 11 galdu Urdinek (Artola-Rezusta): 11 tanto egin dituzte eta 5 galdu Lehenengo partida: Agirre-Larunbe 18-22 Salaberria-L. Galarza
2020-09-13
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA