2020ko Binakako Txapelketako finalerdietarako toki aldaketa

2020ko irailak 18

Prentsa oharra

2020ko irailaren 27an CaixaBank Mastersa amaitu ondoren, EPEL-k martxoan etendako 2020ko Binakako Txapelketari berrekitea aurreikusi du, ezagunak diren arrazoiak direla eta.

Finalerdietako ligako bi jardunaldi eta 2020ko Binakako Txapelketako finala jokatzeko falta dira, finalerdietako ligako 1. jardunaldia jokatu baitzen. Finalerdietako bi jardunaldiei dagokienez (bigarrena eta hirugarrena), Iruñeako Labriten eta Eibarko Astelenan, eta Iruñeako Labriten eta Tolosako Beotibarren jokatzekoak ziren, hurrenez hurren.

Jakina denez, lurralde ezberdinetan gaur egun dagoen egoera dela eta, frontoien edukiera mugatzen duten xedapen arautzaileak daude indarrean. Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan, aipatutako lurraldeko osasun-agintariek edukierari buruz helarazi dizkiguten egungo arauketak eta jarraibideek eragotzi egiten dute Iruñeako Labrit pilotalekuan zaleek jadanik erosita zituzten sarreren eskariari erantzutea (une honetan, Labrit pilotalekuan 265 ikuslerentzako lekua dago, aplikazio-neurrien arabera). Egoera horren aurrean, EPEL-k ahaleginak egin ditu Labrit pilotalekuan egitekoak ziren jaialdiak Nafarroa Arenara eramateko. Horretarako, egin beharreko kudeaketak egin dira Navarra Arenako errektoreekin, baina, tamalez, instalazio horrek une honetan dituen konpromisoek edo lehentasunek eragotzi egiten dute eskupilota profesionaleko jaialdi horiek erabilera anitzeko esparru horretan hartzea.

Hori izanik Nafarroako Foru Komunitatearen egoera, bi jaialdi horiek beste herri bateko pilotalekura eraman behar izan ditugu. Beraz, 2020ko EPEL Binakako Txapelketako finalerdietako liga honela geratuko litzateke:

2. jardunaldia:

2020ko urriaren 3a: Bilboko Bizkaia Frontoia: Jaka-Zabaleta vs Laso-Albisu
2020ko urriaren 4an: Eibarko Astelena pilotalekuan: Olaizola II-Urrutikoetxea vs Ezkurdia-Martija

3. jardunaldia:

(3. jardunaldiko partiden tokiak 2. jardunaldia jokatu ondoren jakinaraziko dira):
2020ko urriaren 10a: Bilboko Bizkaia Frontoia
2020ko urriaren 11: Tolosako Beotibar pilotalekua.

EPEL 2020 Binakako Txapelketako finalerdietako ligako 2. edo 3. jardunaldiko Labriteko jaialdietarako sarrerak erosi dituzten pertsonek bi aukera izango dituzte: sarreraren prezioa osorik itzultzea eskatzea edo, interesekoa bada, sarrera erabiltzea aurrez adierazitako tokietan egingo diren jaialdietarako.

Gure ustez, zaleek ulertuko dute aipatutako egoera egungo osasun-krisiaren ondorio dela eta uneoro aldatzen ari den testuinguru batean jaialdiak programatzea eta antolatzea izugarri zailtzen duela.
Eskertzen dugu jasotako laguntza eta ulermena, eta zaletuak, osasun-agintariek balioztutako segurtasun-neurriekin, jaialdi hauetara joatera animatzen ditugu.

2020/09/19

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

2025/12/07

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak lehen puntua erdietsi dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak garaipena lortu dute Donostian Laso-Albisuri 22-20 irabazita. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Zabala-Martijak garaipena lortu dute Bartzelonan

2025/12/06

Zabala-Martijak bigarren puntua eskuratu dute Binakako Txapelketan Altuna III-Ezkurdiari 22-16 irabazita Bartzelonan. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

2025/12/06

Elordi-Zabaletak bigarren puntua erdietsi dute hirugarren jardunaldiaren hasieran

Elordi-Zabaletak bigarren garaipena lortu dute P.Etxeberria-Rezustari 22-14 irabazita. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

2025/11/30

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia

Altuna III-Ezkurdiak bigarren puntua lortu dute Elordi-Zabaleta bikoteari 22-14 irabazita. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store