Ohar honen bidez, Baiko Pilota enpresak jakinarazten du, Iñaki Artola, Jon Erasun eta Beñat Urretabizkaia pilotariak, osasun-agintariek ezarritako protokoloak jarraituz, isolamendu-egoeran daudela azken egunetan SARS-CoV-2 detekzio-test batean positiboa izan den pertsona batekin harreman estua izan dutelako. Horretarako, interesdunek baimena eman dute.
Honekin batera, esan beharra dago Artolak emoitza NEGATIBOA eman zuela atzo egindako PCR probatan. Erasun eta Urretabizkaia II.a proba horreen zain daude.
Pilotariek, agintariek kasu horietan ezarritako protokoloa jarraitu beharko dute. Aldi baterako, kirolariek ez dute entrenamendu eta partidetan parte hartuko osasun-agintariek kirol-jarduerara segurtasunez itzultzea posible dela ulertu arte. Gogorarazi behar dugu, EPEL osatzen duten pilota-enpresek, osasun-agintariek ezarritako COVID-19a zaintzeko eta kontrolatzeko jarduera-prozedurak jarraitzen dituztela.
2020/09/22
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA